XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ara orr gure Aittona jatorrak abestu zituan berso berriak.

Berak esanda bezelaxe jarri dittut batere orraztu ta beste ikuturik egin gabe, naiz-ta berso batzuek txanka motzak, beste batzuek anka luzeak ta danak erderakadaz josita izan arren.

Bertantxe agiri da gure asabak zeukaten Arantzazugana-maitasuna.

Beste gauzarik asko atera ziran Aitona aren aztu ezingo dedan jardun goxoan; baña beste baterako uzten ditut, gaur tokirik eztago ta.